Haurren udako egonaldiak diruz laguntzeko deialdia egin du Urola Kostako Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntzak emango dizkie gerra edo larrialdi egoeran dauden herrialdeetako haurrak udan egonaldia egiteko ekartzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteei. Diru-laguntza jasotzeko, elkarte horiek eskualdean eduki behar dute egoitza edo, bestela, nahiz eta egoitza eskualdean ez izan, haurrak Urola Kostako herrietara ekartzen dituztenak behar dute izan.

Diru-laguntza deialdi horrekin Udal Elkarteak egoera horietan dauden herrialdeetako haurrak udan gure eskualdera ekartzea sustatu nahi du.

Egonaldi horiek bi helburu nagusi izaten dituzte:

? alde batetik, herrialde horien egoera latza ezagutaraztea eta gure gizarte sentsibilizatzea

? beste alde batetik, gurera etortzen diren haurren osasun egoera zaindu eta onera egitea

Diru-laguntza deialdi horretarako 20.654,18 euro ditu Udal Elkarteak. Dena dela, legegintzaldi honetan Mendebaldeko Saharako haurren aldeko ekimenek lehentasuna izango dute eta haur horien egonaldietarako bi heren erabiliko dira, eta beste herrialdeetako haurren egonaldietarako, heren bat.

Eskatzeko epea apirilaren 12an bukatuko da

Diru-laguntzaren deialdia eta oinarriak martxoaren 7an onartu zituen Udal Elkarteak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri dira (martxoaren 13an). Egitasmoak aurkezteko epea 30 egunekoa da, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta, beraz, eskaerak aurkezteko azken eguna apirilaren 12a da.

Diru-laguntza eskaera egiteko hainbat agiri aurkeztu behar dira: elkarteari buruzko agiriak, egitasmoa, aurrekontua…

Argibideak edo oinarriak eskura daude Urola Kostako Udal Elkartearen web orrian:

urolakosta.org

Bestela, Udal Elkartera ere jo liteke:

Urola Kostako Udal Elkartea

Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz

Tel. 943 89 08 08

E-posta: idazkaritza@urolakosta.org

2006tik 2012ra etorritako haurrak

Haurren egonaldiak ekainean hasi eta irailean amaitzen dira eta bi hilabete ingurukoak izan ohi dira.

2006an 43 haur etorri ziren gure eskualdera (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia), 2007an beste 43, 2008an 41, 2009an 34, 2010ean 24, 2011n 33 eta 2012an 27. Guztira, 2006tik 2012ra, 245 haurrek egin dute egonaldia gure eskualdean. Honako herrialdeetatik etortzen dira:

? Mendebaldeko Saharatik, Tinduffeko kanpamenduetatik

? Txernobil inguruko herrietatik: Ukraina-ko herrietatik (Irpen, Ivankiv…), 3. graduko erradiazioko eremuetatik

? Errusiako umezurztegietatik

Urte horietan 5 elkartek eskuratu dituzte diru-laguntzak.

Urola Kostako Udal Elkarteak elkarte horien lana eskertu eta goraipatu nahi du, izan ere, borondatezko lana egiten dute. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie haurrak etxean hartzen dituzten familiei, erakusten duten elkartasun eta egiten duten ahaleginarengatik.

Deia eskualdeko familiei

Bide beretik, Udal Elkarteak eskualdeko familiei dei egiten die adibide horri jarraitu eta esperientzia horretan parte har dezaten.

Interesa izanez gero, hona hemen haurrak eskualdera ekartzen dituzten elkarteen izenak eta telefono zenbakiak:

SAHARAUTZ TALDEA, MENDEBALDEKO SAHARAREKIKO ELKARTASUN TALDEA

Tel. 686569033

e-posta: txusmanterola@euskalnet.net

CHERNOBILEN LAGUNAK

Tel. 690057672

e-posta chernobilenlagunak@yahoo.es

BIKARTE ONGINTZA ELKARTEA

Tel. 660792595

e-posta: bikarte@yahoo.es

Web orria: www.bikarte.org

ASOCIACI