Ostegunero
programaren barruan haurrentzako ekitaldiak antolatuko ditu Orioko Udaleko Kultura batzordeak, uztailaren 21ean hasi eta abuztuaren bukaera bitartean. Emanaldi guztiak ostegunez izango dira herriko plazan eta 20:00etan hasiko dira. Ekitaldi hauek bi helburu dituzte: batetik, herriko eta kanpoko haurrei euskal giroko ikuskizunak eskaini nahi dizkie Kultura batzordeak, udako programaren barruan eta, bestetik, haurrekin batera haien gurasoak ere mugitu ohi direla aprobetxatuz, herri barruko giroa suspertu nahi du, udako opor giroa hondartza ingurura mugatu ez dadin.
Antolatuko diren ekitaldiak hauek dira (guztiak, esanda bezala, plazan eta 20:00etan hasita):
Uztailaren 21ean, txotxongiloak: Josetxu eta ortzadarra.
Uztailaren 28an, pailazoak: Poxpolo eta Mokolo.
Abuztuaren 4an, txotxongiloak: Pinotxo.
Abuztuaren 11n, magia ikuskizuna: Txan magoa.
Abuztuaren 18an, antzerki-kontzertua: Xurdin.
Abuztuaren 25ean, joko malabareen tailerra.