Haurrentzako emanaldia izango da Arraunetxen martxoaren 14an: «Denboraren taupadak»

Martxoko kultur programaren barruan, Patata Tropikala taldearen haurrentzako emanaldia izango da martxoaren 14an, igandearekin, 18:00etan, Arraunetxeko aretoan.

Ostegunean, martxoak 4, hasiko dira saltzen sarrerak, 2 euroko prezioan. Beti bezala, sarrerak arratsaldean jarriko dira salgai, kultur etxean.

Gogoan izan aforoa mugatuta dagoela Arraunetxen (70 lagun) eta, beraz, garaiz ibiltzea komeni da, sarrerak eskuratzeko.

Informazio gehiago