Haurreskolan matrikulatzeko epea maiatzaren 4an zabalduko da

Datorren ikasturterako haurra Maria Maestra haurreskolan matrikulatu nahi dutenek maiatzaren 4tik 15era bitarteko epea izango dute.

Irailean hasiko da Maria Maestra haurreskolako ikasturte berria eta haurra bertan matrikulatu nahi dutenek orain eman behar dute izena, maiatzaren 4tik 15era bitartean.

Aurreko urtetan maiatzaren bukaeran egin izan da matrikulazioa eta, beraz, aurten aurreratu egin da.

Interesa daukatenek haurreskolan bertan eman behar dute izena. Informazio gehiago nahi izanez gero ere, bertara jo behar da edo telefonoz deitu: 943 89 06 25