Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa egingo da asteazkenean

Udaleko idazkaritzak ohar bat eman du argitara, hitzez hitz honela dioena:

Ohar honen bitartez, honako hau jakinarazten zaie interesatu guztiei:

2011ko azaroaren 20an, igandearekin, Espainiako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeak egingo dira eta, hori dela-eta, zozketa publikoa egingo da, hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko.

Zozketa 2011ko urriaren 26an egingo da, asteazkenarekin, goizeko 10:00etan, udaletxeko udalbatzarraren aretoan (Herriko plaza, 1, 2. solairuan).

Guztiok jakin dezazuen argitaratzen da.