Hautesle-errolda ikusgai dago udaletxean, kontsultak egin eta erreklamazioak aurkezteko

2020ko uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak direla eta, jendaurrean daude dagoeneko hautesleen zerrendak (bai Orion bizi direnena eta bai atzerrian bizi baina Orion erroldatuta daudenena).

Ekainaren 1a arte

Hautesle-zerrenda jendaurrean dago udal-bulegoetan maiatzaren 25etik ekainaren 1era bitartean, biak barne, 8:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera. COVID-19ak sortutako egoera dela-eta Udala itxita dagoenez, zerrenda aztertu nahi duenak deitu egin behar du aldez aurretik udaletxera (943 830 346), hitzordua eskatzeko.

Hautesleek aukera daukate, epe horren barruan, hautesle-zerrendako datuak zuzenak diren ala ez aztertzeko eta erreklamazioak aurkezteko. Erreklamazioa aurkeztekotan, hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du eta nortasun-agiriaren, gidabaimenaren edo pasaportearen kopia erantsi behar dio.