Datorren larunbatean, azaroak 13, Herrio natur-taldeak hazi-banaketa egingo du Herriko Plazan.
Herrio natur taldeko kideak goizeko 11etatik 14etara izango dira plazan, Euskal Herriko zuhaitz espezien haziak banatzen.
Bertaratzen direnek informazio zabala jasoko dute: hazia nola landatu azalduko zaie, eta, behin landarea hazten denean, berarekin zer egin.
Ekimenaren helburua da bertako zuhaitz espezieak ezagutzera ematea eta gure basoen garrantzia azpimarratzea.