Herribil ekitaldia izango da ostiralean, kiroldegian

Aurreko urtetan bezala, Harribil dantza taldeak Gabonetako ekitaldia antolatu du Karela kiroldegian, ‘Herribil’ izenpean. Aurtengoa Herribil ekitaldiaren 11. edizioa izango da.

Ekitaldia abenduaren 18an izango da, ostiralarekin, 22:00etan hasita. Bertan parte hartuko dute: Danbolin musika eskolako ikasleek, Talai Mendi elkarteko dantzariek, Salatxo abesbatzak eta Harribil dantza-taldeak.