Mila esker festak antolatzen lagundu diguzuenoi!

Festa batzordeko buru Lourdes Salsamendik honako ohar hau argitaratu du, San Nikolas jaietan parte hartu dutenei eskerrak emateko:

“Alde batetik, eskerrak eman nahi dizkiet, orokorrean, oriotar guztiei eta guregana kanpotik etorritakoei, festak giro onean joan direlako.

  • Easo abesbatzari, kontzertu zoragarria eman zigutelako. Mila esker, baita ere, kontzertua Oriora ekartzea posible egin duten pertsona guztiei.
  • Herri bazkaria antolatzen parte hartu zuten talde guztiei eta baita bazkaltzera etorri ziren guztiei ere, beren laguntzari esker askoz errazago izan zelako dena jasotzea.
  • Festa hasierako ekitaldian parte hartu zuten talde guztiei: Musika Eskola, Harribil, Salatxo, deiadarrakoei eta Etxeberria anaiei.
  • Bertso saioaren antolatzaileei.
  • Orioko pilota eskolari, Harri eskolari, saskibaloi taldeari, Orioko Herri Ikastolari eta dardo txapelketaren antolatzaileei, kirol zaleentzako aukera handia prestatu dutelako.
  • Herriko Otxotea abesbatzari eskertza herriko kaleak alaitzeagatik.
  • Eskerrak, baita ere, herriko guraso eta hainbat pertsonari, Pello eta Nikolasa eta buruhandien kalejira ez zelako posible izango beren laguntzarik gabe.
  • Bereziki eskertu nahi diot Iker Gurrutxagari berak emandako musika saioa.
  • Aipamena egin nahi diet, baita ere, Atsolorraren ekitaldian parte hartu zuten alkate txiki eta zinegotziei. Kontuan hartuko ditugu, hurrengo urtean, bertan egin zizkiguten proposamenak.
  • Eta, azkenik, eskerrak udaleko langilei: kultura teknikariari, Imanol Urkizuri, brigadakoei, udaltzainei‚Ķ Beren laguntzarik gabe oso zailla izango zen dena atera den bezala ateratzea.

Mila esker guztioi. Denon laguntzarekin jarraituko dugu hobetu beharrekoak hobetzen.”