Bilera azaroaren 29an izango da kultur etxean, 19:00etan hasita, eta bertara gonbidatuta daude herriko kultur, kirol eta bestelako elkarte guztiak.
Bakeola Gatazketarako Bitartekaritza Zentroa lan bat egiten ari da Orioko Udalarentzat. Herriko bizikidetzaren diagnosia egiten ari dira Udalaren enkarguz eta, horren barruan, bilera egin nahi dute herriko eragileekin, haien iritziak ere jasotzeko.
Bilera irekia da eta Udalak herriko eragile guztiak gonbidatu ditu parte hartzera, ahalik eta gehienen ekarpenak jasotzeko.
Bilera ostegun honetan izango da, azaroak 29, kultur etxean, 19:00etan hasita.