Plaza inguruko obrak direla eta, herriko sarrera itxita egongo da datorren astean, astelehenetik ostiralera, errepidea asfaltatzeko lanak egiteko.
Asfaltatuko diren kaleak hauek dira: Txistulari kalea (gaur egun herriko sarrera dena), Kaia kalea (zubi azpitik hasi eta Arostegi tailerreraino) eta Xixario erretegirainoko zatia. Asfaltatze-lanek irauten duten bitartean, kale horiek itxita izango dira eta, beraz, herrira sartzeko eta herritik ateratzeko bide bakarra izango da: Txanka-hondartzakoa.
Hondakin-gunea tokiz aldatuko da
Bizkarreneko etxearen (Bordatxo taberna) atzeko hondakin-gunea tokiz aldatuko da asfaltatze-lanak egiten diren bitartean, eta Arostegi tailerraren ondoko aparkalekuan jarriko da. Behin lanak bukatutakoan, lehengo tokian jarriko da ostera hondakin-gunea, eta lur azpikoa izango da.
Barkatu eragozpenak.