Asteburu pasa Azpeitian, Txurrumuskik antolatuta

Urtero bezala, Txurrumuski astialdi taldeak elkarbizitzako asteburua antolatu du Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6.mailako ikasleentzat.

Azaroaren 30etik abenduaren 2a bitartean izango da, Azpeitiko aterpetxean. Egonaldian hamaika jolas, tailer eta abenturez disfrutatzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek.

Izen-ematea

Izen-ematea

Irteeran parte hartu nahi dutenek izena emateko zer egin? AZAROAREN 20AN, ARRATSALDEKO 18:30ETAN KULTUR ETXEAN egingo den bilerara azaldu behar dute, ondoko agiriak ekarriz:

  • Izen-emate orria. Orion ikasten dutenei ikastetxean bertan banatuko zaie izen-emate orria.