Herrio natur taldeak haziak banatuko ditu azaroaren 8an, igandearekin

Urteroko ohiturari jarraituz, Herrio natur taldeak Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko ditu azaroaren 8an, Herriko Plazan.

Goizeko hamaiketan jarriko dute mahaia eta bertan izango dira 14:00ak arte.

Ekimen horren bitartez, Herrio taldeak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu, bertako zuhaitz espezieak zaintzearen garrantzia nabarmenduz.

Helburua da herritarrek zuhaitz-hazi horiek etxean ereitea eta, landaretxoa sortzen denean, kanpoan landatzea, toki egoki batean.

Euskal Herriko zuhaitzen haziak dira banatuko dituztenak: lizarra, gaztaina, artea, haritza, elorri zuria, gorostia, astigarra…