San Pedro bezperan izango da danborrada, arratsaldeko zortzietan txupinazoarekin batera. Ondoren, herriko kaleak alaitu eta otordu arin batekin emango zaio amaiera.
Udalak bigarren deialdia luzatzen die herritarrei eta danborradan parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Orain artean egin diren entseguak ez dira jendetsuak izan eta San Pedro festak indartsu eta festan hasteko gonbita egiten die Udalak oriotarrei.
Bi entsaio
Bi entsaio egun jarri dituzte: lehena, ekainaren 22an asteazkenarekin eta bigarrena ekainaren 27an, astelehenarekin. Biak Kultur Etxean izango dira, arratsaldeko zortzietan.