Hika hizketan hasteko ikastaroa

Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko euskara zerbitzuek ikastaroa antolatu dute, hika hizketan hasteko urratsa egin nahi dutenentzat.

Helburua da hika hizketan hastea. Horretarako, lehendabizi, ikastaro labur bat egingo dute parte-hartzaileek (10 orduko ikastaroa, bina orduko 5 saio) eta ondoren mintza-lagun taldeak sortuko dira, 4 astez hika aritzeko (astean saio bat).

Helburua

Helburua

Hika hizketan hasteko urratsa egin nahi duten pertsonei prestakuntza eman eta hika aritzeko aukera ematea, mintza-taldeen bidez.

Nola

Prestakuntza eman (ikasi, berritu) eta mintza-lagun taldeak sortu (astean behin ordu betez hika aritzeko)

Prestakuntza

− 10 orduko ikastaroa

− Bina orduko 5 saio

− Edukia: hika aritzeko arauak (egoerak, solaskideak…), adizkiak…

Mintza-lagun taldeak

− Astean saio bat, 90 minutukoa

− Parte-hartzaileei eskatuko zaie konpromisoa ikastaroa egin eta lau astez mintza-lagun taldeetan parte hartzeko

Egutegia

Prestakuntza, 10 ordu

Ostegunetan, 2 ordu,

18:00etan edo 18:30ean hasita

Urtarrilak 24, 31 eta otsailak 7, 14 eta 21

Mintza-lagun taldeak

Lau aste

Otsailaren 25etik martxoaren 22ra

Non

Ikastaroa eta mintza-saioak Zarautzen egingo dira (Udal Euskaltegian).

Antolatzaileak

Ekimena antolatu dute Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko euskara zerbitzuek, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta Urola Kostako AEK-k.

Izen-ematea eta argibideak

Izena emateko epea amaituko da urtarrilaren 21ean

Izena emateko, honako hauetara jo behar da:

Urola Kostako AEK

tel. 943130175, urolakosta@aek.org

Urola Kostako Udal Elkartea

tel. 943890808, euskara@urolakosta.org