Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko euskara zerbitzuek ikastaroa antolatu dute, hika hizketan hasteko urratsa egin nahi dutenentzat edo gaian sakondu nahi dutenentzat.
Helburua da hika hizketan hastea eta hitanoaren ingurukoak ezagutzea. Horretarako, lehendabizi, ikastaro labur bat egingo dute parte-hartzaileek (10 orduko ikastaroa, bina orduko 5 saio) eta ondoren mintza-saioak (6 ordu, bina orduko 3 saio).
Ondoren datoz ekimenaren inguruko xehetasun guztiak.
Helburua
Hika hizketan hasteko urratsa egin nahi duten pertsonei prestakuntza eman eta hika aritzeko aukera ematea, mintza-taldeen bidez.
Nola
- Prestakuntza: ikasi, berritu:
- 10 orduko ikastaro, bina orduko 5 saio
- Edukia: hika aritzeko arauak (egoerak, solaskideak…), adizkiak…
- Mintza-saio gidatuak: 6 ordu, bina orduko hiru saio
- Mintza-talde iraunkorrak sortu, autonomia dutenak
Hartzaileak
- Hika hizketan ikasi nahi dutenak
- Hika hizketan jakin arrean hobetu nahi duten pertsonak
- Hitanoa ezagutu eta gaurko joerak aztertu eta ezagutu nahi dituzten pertsonak
Egutegia
Urriaren 28an hasi eta abenduaren 16an amaitu.
Astearteetan, 18:30-20:30
Non
Ikastaroa eta mintza-saioak Zarautzen egingo dira, Udal Euskaltegian.
Irakaslea
Iñaki Iturain
Antolatzaileak
Ekimena antolatu dute Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko euskara zerbitzuek, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta Urola Kostako AEKk.
Izen-ematea eta argibideak
Izena emateko epea amaituko da urriaren 23an
Izena emateko honako hauetara jo behar da:
Urola Kostako AEK,
tel. 943130175, urolakosta@aek.org
Urola Kostako Udal Elkartea,
tel. 943890808, euskara@urolakosta.org