Hiri-baratzea eta autogestioa ikastaroa

Udaleko Ekonomia eta Enplegu batzordeak antolatuta, Hiri-baratzea eta autogestioa izeneko ikastaroa egingo da maiatzaren 17tik ekainaren 10era.

Baratzea landu nahiko lukeen edozein oriotarrek dauka aukera ikastaroa egiteko.

Astean lau eguneko ikastaroa izango da, arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Ikastolan izango da ikastaroa eta praktikak aldameneko baratzean egingo dira.

Izen-ematea

Izena emateko, udaletxera jo behar da, apirilaren 26tik maiatzaren 13ra arte, lan-orduetan.

Prezioa 15 eurokoa da. Jubilatuek 7 euro ordainduko dute eta langabetuek doan izango dute ikastaroa.

Ordainketa taldea osatu ondoren egingo da.