Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek

Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek eta Urola Kostako Udal Elkarteak EGIN EUSKARAZ ERRENTA AITORPENA kanpaina jarri dute martxan.

Zumaiako Udalak hainbat urtez egin du kanpaina hori eta aurten, eskualde osora zabaldu da.

Kanpaina horren barruan kartelak, esku-orriak eta mahai gainekoak banatu eta jarri dira hainbat lekutan.

Kanpainaren helburua da hasi berria den errentaren aitorpenaren kanpainan aitorpena euskaraz eskualdeko herritar gehiagok egitea. Hona hemen aurreko urteko datuak: 2010ean 2.800 oriotarrek egin zuten errentaren aitorpena eta % 11k bakarrik egin zuen euskaraz.

Errentaren aitorpena euskaraz

Lau bide dituzu aitorpena egiteko:

  • Autolikidazio proposamena
  • Mekanizatua
  • Telematikoa (artekaritza edo aholkularitza zerbitzu batean))
  • Nork bere bidetik (Internetez)

Bide guztietan ez dago inolako arazorik aitorpena euskaraz egiteko eta euskaraz egin nahi duzula esan besterik ez duzu egin behar

Ondoko zerrendan duzu Orion non egin ahal izango duzun zure aitorpena euskaraz. Nahikoa duzu bertako langileari euskaraz egin nahi duzula adieraztea:

Itsasadarra aholkularitza. Ibai-ondo, 4. 943 89 40 29

Garmendia aholkularitza. Ibaio-ondo, 1. 943 83 44 66

Olariaga aholkularitza. Baxoalde, 4. 943 89 49 38