Hitzaldia: Bularreko minbiziaren prebentzioa

Udaleko Gizarte Ongizate departamentuak hitzaldia antolatu du, Bularreko eta Ginekologiako Minbiziagatik eragindako Emakumeen Elkartearekin elkar lanean.

Hitzaldia irailaren 27an izango da kultur etxean, arratsaldeko zazpietan hasita.

Hizlaria Arrate Plazaola izango da, Institutu Onkologikoko medikua.

Hitzaldian minbizi mota honen ezaugarriak eta prebentzioa egiteko moduak azalduko ditu. Hitzaldiaren ondoren, bertaratzen direnek aukera izango dute beren zalantzak argitzeko eta nahi dituzten galderak egiteko.