Hitzaldia udaletxean: Emakumea eta lan prekarietatea

Datorren asteazkenean, martxoak 12, hitzaldia izango da udaletxeko teilatu azpiko gelan, 19:00etan hasita.

Gaia honako hau izango da: EMAKUMEA ETA LAN PREKARIETATEA. Hitzaldia Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Edurne Epeldek emango du.

Orioko Udaleko Ekintza Ekonomikoak eta Enplegu batzordeak eta Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatu dute hitzaldia, elkarlanean.