Hondakinak bereizteko gida jarri du Udalak ikusgai webgunean

Udalak, Hondakinen mahaiaren ekimenez, ondo biriziklatzeko aholkuak ematen dituen triptikoa argitaratu zuen iaz. Triptikoa Ikastolako DBHko ikasleek prestatu zuten eta herriko etxe guztietara banatu zen. Horrez gain, triptiko hori erabili da, baita ere, Udalak aurtengo neguan antolatutako ‘Ongi birziklatzeko ikastaroetan’.

Informazioa jende gehiagorena iris dadin, eta ikusita oraindik ere herritarrei zalantzak sortzen zaizkiela gaiari buruz, triptikoaren PDFa webgunean zintzilikatzea erabaki du Udalak, guztion eskura jartzeko.

Triptikoaren esteka webgunearen orri nagusian dago, ezkerreko zutabean. PDF artxiboa deskargatzeko, ‘Hondakinak bereizteko gida’ dioen irudian klikatu behar da edo, zuzenean, segidan datorren esteka honetara jo:

http://www.oriora.com/images/stories/orio/PDF_orokorrak/Zero-zabor_triptikoa.pdf