Urola Kostako Udal Elkarteak pertsona bat jarriko du, astean behin Oriora etorriko dena, hondakinen bilketaren inguruko zalantzak argitzeko eta herritarrek dituzten arazoak konponbidean jartzeko.
Pertsona hori datorren asteazkenean, uztailak 25, egongo da udaletxeko bigarren solairuan, 09:00etatik 13:00etara. Gero, abuztuan, ez da pertsona hori etorriko; baina, irailetik aurrera, berriro asteazkenero izango da bertan, abendura arte.
Herritarrek, beraz, bertara jo behar dute zalantzak argitzeko edota arazoren bat dutenean.