Hutsa izeneko bikote akustikoa 2010ean sortu zen. Balmasedako Maria Riverok (ahotsa) eta Urduñako Eriz Perezek (gitarra) osatzen dute bikotea. Beste artista batzuen kanten bertsioak egiten hasi ziren; baina berehala ekin zioten beren kantu propioak ere lantzeari. Sei urteko ibilbidean 4 disko grabatu dituzte —azkena, ‘Amnesia’ izenekoa— eta ezin konta ahala kontzertu eman dituzte Euskal Herrian barrena.
Orioko emanaldia
Urriaren 21ean joko dute Orioko kultur etxean, ostiralarekin, 22:30ean hasita.
Emanaldia doan izango da; baina, aretoaren aforoa mugatuta dagoenez, aldez aurretik hartu behar dira gonbitak. Udalak 120 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskura daitezke kultur etxean bertan.
Kontzertua Euskaraz bizi-bizi programaren barruan antolatu du Udalak.