Iberdrolak hainbat lan egingo ditu herrian, sare elektrikoa hobetzeko

Iberdrolak herriko sare elektrikoa hobetu nahi du eta, horretarako, hainbat lan egingo ditu honako kaleetan: Baxoalde, Arrantzale, Eusko Gudari, Estropalari eta Bikamiota.

Lur azpiko linea berriak sartzeko, zangak irekiko ditu Iberdrolak kale horietan.

Lanak datorren astelehenean, urriak 8, hasiko dira: Bikamiota inguruan, hasieran eta, ondoren, beste kaleetan. Lan guztiak bukatuta egongo dira San Nikolas jaietarako.