Aritzaga kaleko eta Endaia plazako obrak direla-eta aldaketak izan dira ibilgailuen zirkulazioan azken bi asteetan; baina asteburu honetan zirkulazioa normaltasunera itzuliko da:
- Herriko sarrera Aritzaga kaletik izango da
- Herriko Plaza oinezkoentzat izango da
- Herritik irteteko Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da.
Aurreko egunetan kaian jarrita egon den galiboa kendu egingo du Udalak.
Datorren astea
Obra datorren astean bukatu nahi du Ur Kontsortzioak eta, horretarako, 2-3 egunez itxita izango da Ibai Ondoko bidea.
Obrak ahalik eta azkarren bukatzeko ahalegina egingo du Kontsortzioak, inguru horretako bizilagun eta merkatariei ahalik eta kalterik gutxien egiteko.
Barkatu eragozpenak.