Balentziaga Memoriala txirrindularitza-lasterketa amateur bat da, Eibarko Txirrindularitza Elkarteak urtero antolatzen duena 1972z geroztik.
Aurtengo edizioa igandean izango da eta Oriotik pasatuko da, goizean. Santiago Erreka auzotik etorriko da tren-geltokiaren ondoko errotondaraino eta handik Zarautz aldera joko du. Orioko errotondara iristeko aurreikusitako ordua hau da: 11:07 – 11:15.
Ondorioz, tarte labur batez, N-634 errepideko zirkulazioa etenda egongo da tren-geltokitik Zarautzerako norabidean.
Barkatu eragozpenak.