“Udara Orion” programaren barruan antolatzen diren zine emanaldietan, Tinko euskara taldearen eskutik, Igelak eta Zapoak filma (Simone van Dusseldorp; Holanda, 2008) ikusi ahal izango dugu larunbat honetan.
Sei urteko Maxek zeregin garrantzitsua dauka: Erietxean dagoen bere anaiarentzat igel buruak aurkitzea, beharrezkoak baititu sendatzeko. Zeregin horretan Jessek lagunduko dio eta abentura zoragarri bati ekingo diote. Bidean, zelai, baserri, animaliak eta basoak ezagutuko dituzte. Arraro ibiltzen den beldar baten lagunak egiten dira, behiak jeizten erakusten dien mutil bat eta txerriekin jolasten duen neska bat ere ezagutuko dituzte, eta azeri eta orein batekin topo egingo dute! Baina Max eta Jessek aurkituko al dituzte igel buru famatuak?
EGUNA: abuztuak 7, larunbata.
TOKIA: hondartzan (eguraldi txarra izanez gero, kiroldegian).
ORDUA: 22:30.
IRAUPENA: 75 min.