Magia ikuskizuna plazan.

Haurrei zuzendutako “ostegunero” programaren barruan magia ikuskizuna izango da plazan.

Madiber magoak alaitasun eta magiaz betetako ikuskizun polita eskainiko digu. Musika, kolore eta magiaz inguratuta, ikusle txikienen barreak eta emozioak martxan ipiniko ditu.

Elementu ugari erabiltzen ditu saioan: zapiak, baritak, panpinak e.a.. Baina protagonista nagusiak haurrak izango dira.

EGUNA: abuztuak 12, osteguna.

TOKIA: herriko plazan.

ORDUA: 19:30.