Igelaren Banda taldearen kontzertua izango da ekainaren 6an, ostiralarekin

Ekainaren 6an, ostiralarekin, Igelaren Banda musika taldearen kontzertua izango da kultur etxean 22:30etan, Orioko Udalak antolatuta ‘Euskaraz bizi-bizi’ egitasmoaren barruan.

Igelaren Banda taldea 2000. urtean sortu eta orduan argitaratu zuen lehen diskoa. Denboraldi bat elkarrekin jo gabe pasa ondoren, 2013an disko berria kaleratu zuten: ‘Preguntatxo bat’. Talde berritua hiru lagunek osatzen dute: Hasier Oleaga, baterian; Amaiur Cajaraville, kontrabaxuan; eta Bixente Martínez, gitarrarekin.

Musika tradizionala hartzen dute oinarri eta, haren gainean, bertsio instrumental berriak egiten dituzte, inprobisazioari tarte handia utziz.

Sarrerak doan, aldez aurretik hartuta

Kontzerturako sarrerak kultur etxean banatzen ari dira dagoeneko. Kontzertua doan izango den arren, sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira, kultur etxeko aforoa mugatua delako. Interesatuek, hortaz, aurrez hartu behar dituzte gonbitak kultur etxean.

igelarenbanda14-2