Igeldoko txakurtegia ‘denboraldi batez’ ixtea agindu du epaileak

Donostiako Instrukzioko 1. Epaitegiak hala aginduta, Ertzaintzak itxi egin du, ‘denboraldi batez’, Kukuarri inguruan dagoen txakurtegia (‘Hotel canino y felino Igeldo’ izenekoa), han, ustez, animaliei tratu txarrak ematen zitzaizkiela-eta.

Udalak, beraz, jakinarazten die herritarrei txakurtegia itxita dagoela eta, beraz, ezinezkoa dela hango zerbitzuak erabiltzea.