Soldadura ikastaroa: irekita dago izena emateko epea

Urola Kostako Udal Elkarteak soldadura ikastaroa (oxigas soldadura eta mig/mag soldadura) eskainiko du Zumaiako Soldadura Zentroan. Ikastaroak Lanbideren dirulaguntza du eta doakoa da. Plaza kopurua mugatua da (12).

IKASTAROAREN EZAUGARRIAK

Ikastaroaren kode zenbakia: 15313. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako ikastaroa.

Ikastaroaren edukia: oxigas eta MIG-MAG soldadura, planoen irakurketa, tailerreko teknologia eta abar. Aurrez aurreko ikastaroa izango da, oso praktikoa.

Profesionaltasun Ziurtagiria: ikastaroaren amaieran praktikak egingo dira, Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko.

Ordu kopurua: 570

Egutegia: 2014ko azaroaren 11n hasi eta 2015eko maiatzaren 7an amaituko. Astelehenetik ostiralera izango da, arratsaldez (14:00etatik 19:00etara).

IZENA EMATEA

Izena eman behar da Lanbideren Zarauzko Bulegora bertaratuta edo Lanbideren webgunearen bidez. Ikastaroa egiteko bete behar diren baldintzak eta ikastaroaren gainerako datuak Lanbideren webgunean dituzu eskura (ikastaroaren kode zenbakia 15313).