Ikastaroa antolatu du Ostargi elkarteak, josten ikasi nahi dutenentzat

Oinarrizko ikastaroa izango da eta Rosaura Bravo jostun oriotarrak emango du. Ostargi elkarteak antolatu du, Udalaren laguntzarekin.

Ikastaroa irekia da josten ikasi nahi duten guztientzat. Ostargik, bereziki, gazteak apuntatzea nahi du eta, ahal bada, genero aldetik orekatua izatea (gizasemeek ere parte hartzea, alegia).

Non eta noiz

Ikastaroa kultur etxean emango da, doan, azaroan hasi eta Gabonak arte. Hasiera batean bi hilabetekoa izango da, baina baliteke gero luzatzea, jendeak hala nahi badu.

Ordutegia izena ematen dutenen arabera antolatuko da, baina dagoeneko esan daiteke astean bi ordukoa izango dela.

Ikastaroaren helburua josteko oinarrizko teknikak ikastea da, modu praktikoan.

Izen-ematea

Izena emateko kultur etxera jo behar da edo bertako telefonora deitu: 943 134 409. Izena emateko azken eguna urriaren 31 izango da.