Ilegalizazioen kontrako manifestazioa deitu du Udalak

Orioko Udalak herritarrak deitu ditu ANV/EAE eta EHAK alderdi politikoen ilegalizazioaren kontrako jarrera agertzera. Herriko kaleetan barrena manifestazioa egingo da azaroaren 22an, 13:00etan hasita.

Hau da, hitzez hitz, deialdia egiteko Jon Redondo alkateak sinatutako bandoaren edukia:

Ilegalizazioen aurkako manifestazioa

Orioko Udalbatzarrak 2008ko urriaren 28ko ohiko bilkuran hartutako erabakia betez, manifestazioa deitzen dut EAE/ANV eta EHAK alderdi politikoak ilegalizatzeko estrategia salatzeko.

Manifestazioa datorren azaroaren 22an izango da, larunbatarekin, Orioko kaleetan barrena. Manifestazioa Herriko Plazatik abiatuko da, 13:00etan.

Udalak eskatzen die herriko bizilagunei konpromiso aktiboa hartzea gai honekiko, manifestazioan parte hartuz.

Orio, 2008ko azaroaren 12a.