In.Fusion taldearen kontzertua Kalakari tabernan

Ostiral gauean, abuztuak 8, In.Fusion taldearen kontzertua izango da Orioko Kalakari tabernan, gaueko hamaiketan hasita.

In.Fusion taldeak joera askotako musika egiten du: rock, funk, global, elektro, country, mash, beats… Gustura entzuteko moduko kontzertua eskainiko dute, soila eta lasaia.

Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da. ‘Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, udako ostiraletan, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giroa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.

Lau taberna hauek parte hartzen ari dira aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: Ardora, Salatxo, Txalupa eta Kalakari.