Zinea kalean larunbatean: Piratas del Caribe: En el fin del mundo

Filma abuztuaren 9an izango da hondartzan, gaueko 22:30ean hasita.

Orioko Udaleko Turismo batzordeak eta Kultura batzordeak antolatzen dute elkarlanean Zinea Kalean programa, udako kultur programazioaren barruan.

Aurtengo laugarren eta azken filma oso ezaguna da, abenturazko istorio bizi-bizia, aproposa haurrentzat eta familian ikusteko: “Piratas del Caribe: En el fin del mundo”. Filma hau iaz estreinatu zen eta trilogia baten azken emaitza da.

Gaztelaniaz bikoiztutakoa emango da filma.

Pelikula gaueko hamar eta erdietan hasiko da.

Eguraldi txarra egiten baldin badu, emanaldia kiroldegian izango da.