Informazio-gunea urtarrilaren 22tik martxoaren 1a arte izango da zabalik, honako egun eta orduetan:
- Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00
- Asteazkenetan: 10:00-15:00
- Larunbatetan: 10:00-12:30
Informazio-gunean herritarrek aukera izango dute sistema berriari buruzko zalantzak argitzeko eta zehaztasunak jakiteko.
Otsailaren 1ean jarriko da martxan sistema berria
Hondakinak biltzeko sistema berria otsailaren hasieran jarriko da indarrean. Aldez aurretik, urtarrilaren 24an hasita, herritarrek etxean jasoko dituzte, postaz, edukiontziak irekitzeko txartel magnetiko berriak. Txartel bakar horren bidez, bi edukiontzi ireki ahal izango ditu herritarrak: errefusarena eta organikoarena.
Urola Kostako Udal Elkarteak, bestalde, eskuorri bat ere banatuko du datozen egunotan eskualdeko etxe guztietan, hondakinak ondo bereizteko pautak emanez.
Esanda bezala, otsailaren 1ean abiatuko da sistema berria; baina, nolanahi ere, lehenbiziko hamabost egunetan errefusaren eta hondakin organikoaren edukiontziak irekita egongo dira, txartelik gabe irekitzeko moduan. Gero, ordea, otsailaren 15etik aurrera, nahitaezkoa izango da txartela edukiontzi horiek ireki ahal izateko.