‘Inklusioaz, formatu txikian’ antzezlanaren aurrestreinaldia izango da kultur etxean

Datorren ostiralean, ekainak 10, izango da antzezlana, 22:00etan hasita. Udalak antolatu du ekitaldia, Berdin-Berdinak kirol inklusiboko taldearen proposamenez.

Antzezlana Bergaran estreinatuko da ofizialki ekainaren 7an, Kilometroak jaiaren egitarauaren barruan, eta Oriokoa, beraz, aurrestreinaldia izango da.

Bi aktore gazteren arteko elkarrizketa

Antzezlanean bi aktore gaztek parte hartzen dute: Xanti Agirrezabalak eta Telmo Iruretak.

Bi pertsonaren arteko elkarrizketa da antzezlanaren funtsa, inklusioaren gaia gertu-gertutik bizi dutenak. Bi aktoreek gai asko jorratuko dituzte, bat-batean tartekatuz komedia eta drama. Alex Tello da antzezlanaren gidoigilea eta zuzendaria.

Sarrera doan

Antzerkirako sarrera doan da; baina, aretoaren aforoa mugatua denez, aldez aurretik hartu behar da gonbita kultur etxean, goizez nahiz arratsaldez.