Irekita dago epea aurtengo ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketara lanak aurkezteko

2010eko apirilaren 23a izango da azken eguna lanak aurkezteko

Orioko Udaleko Euskara batzordeak urtero antolatzen duen ?Euskaraz Gazte? literatur lehiaketa martxan da dagoeneko, honako helburuarekin: idazteko zaletasuna suspertzea Orioko eta Aiako gazte-jendearen artean. Aurten hamazazpigarren urtea bete du lehiaketak.

Lehiaketan parte hartzeko bi modalitate izango dira: ipuinak, alde batetik, eta bertso edo olerkiak, bestetik. Parte hartzaileak 16 urtetik gorako oriotarrak edo aiarrak izango dira.

Sariak

Sariak hauek izango dira, bai ipuinen alorrean eta bai olerki eta bertsoenean:

Lehen saria 300 euro; bigarrena, 200 euro; hirugarrena, 150 euro; bi accessit ere izango dira, 100 euro banakoak. Guztira 1.700 euro banatuko dira saritan.

Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Orioko Udaleko ordezkari batek, Aiako Udaleko ordezkari batek eta Karkara aldizkariko beste batek. Epaimahaiak gaien gertutasuna baloratuko du.

Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztu behar dira eta, horretarako, 2010eko apirilaren 23a izango da azken eguna.

Lehiaketaren oinarriak hemen daude, PDF formatuan.