Iturbide kaleko aparkalekua itxita

Iturbide kaleko aparkalekua itxita egongo da astebetez, maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean. Alde Zaharraren irisgarritasuna hobetzeko Udala egiten ari den lanen ondorioz izango da hori.

Alde Zaharraren irisgarritasuna hobetzeko obren exekuzioan igogailua muntatu behar dute datorren astean, eta lanak aparkalekutik egingo direnez, Iturbide kaleko aparkalekua itxita egongo da ibilgailuentzat astebete osoz, maiatzaren 28tik ekainaren 1era.

Beraz, ibilgailuak herriko beste aparkalekuetan utzi beharko dituzte inguruko bizilagunek.

Barkatu eragozpenak.