Itxaspeko bidea konpontzeko egiten ari ziren lanak bukatuta, asteazkenean irekiko da berriro, oinezkoentzat eta bizikletazaleentzat. Obrak otsailaren 25ean hasi ziren eta orain bukatu dira. Lehenago bukatzekoak ziren berez, baina COVID-19ak sortutako egoerak luzatu egin ditu.
Errepidearen ezponda sendotu egin du Udalak sei puntutan, mikropiloteak erabiliz, eta, horrez gain, bi eskoilera egin eta zati batzuk berrasfaltatu ditu.
Lanak Zubieder enpresak egin ditu eta 175.256 euroko kostua izan dute, BEZa barne.
Aurrerantzean, oinezkoentzat eta bizikletazaleentzat
Aurrerantzean, Itxaspeko bizilagunek eta bertako agroturismoaren erabiltzaileek bakarrik izango dute aukera bide horretan autoz ibiltzeko. Gainontzeko guztiek debekatuta izango dute eta, beraz, oinezkoen bidea izango da nagusiki hemendik aurrera.
Oinezko asko ibiltzen da bide horretan eta, oso estua denez, batzuetan arrisku-egoerak sortzen dira autoekin. Hori izan da arrazoia Udalak bertan autoz ibiltzea debekatzeko.