Saharako herriarekiko elkartasunez Orion sortutako Gueraraorio elkarteak janari bilketa egin du urtarrilean, sahararren kanpamenduetara eramateko.
Adierazi dutenez, 1.600 kilo janari eta material bildu dituzte oriotarren eskuzabaltasunari esker.
Herritarrek emandakoaz gain, Udalak 300 euro eman dizkie, arroza erosteko herriko dendetan. Horri esker, aurten, 2.000 kilo biltzera iritsiko dira, guztira.
‘Oriotar bat, kilo bat’ izan da azken bi urteotako leloa; baina, ikusten denez, urruti gaude oraindik erronka hori betetzeko. Lanean segitu beharra dagoela dio Orioko Udalak, jendearen kontzientziazioan eragiten.
Prentsaurrekoa ostegunean
Otsailaren 12an prentsaurreko bat emango dute Gueraraorio elkartekoek eta udaleko ordezkariek, 11:00etan, kanpainan laguntzen aritu diren merkatariekin, eskoletako ordezkariekin eta bertara azaldu nahi duten Sahararen lagun guztiekin.