Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean antolatu duten ‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ egitasmoan parte hartzen dutenen artean bi zozketa egiten dira: bat apirilaren bukaeran eta bestea maiatzaren bukaeran. Irabazleak euskarazko liburu bat erosteko txeke bat eskuratzen du, 30 eurokoa, Orioko liburu denda batean gastatzeko
Apirileko zozketa egin da udal liburutegian, eta irabazlea honako hau izan da: Jare Zinkunegi Gozategi (Karkarak utzitako argazkia).
Zorionak, Jare, eta segi horrelaxe, udal liburutegia erabiltzen eta euskarazko liburuak irakurri eta gozatzen!
Euskarazko liburuak irakurtzea sustatzeko kanpaina
Apiriletik maiatzera bitartean egiten ari da aurtengo ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ egitasmoa.
Herritarrek euskarazko liburu gehiago irakurtzea bultzatzen du kanpainak. Gaur egun euskaraz irakurtzeko aukera zabala dute bai haurrek eta bai helduek eta, kanpainaren bidez, oriotarrak bultzatu nahi ditu Udalak, euskarazko liburu horiek irakurri eta gozatzera.
Horrez gain, kanpainak beste bi helburu ere baditu: herritarrak udal liburutegira hurbiltzea eta herriko liburu-dendetan euskarazko liburuen kontsumoa sustatzea.
Udal liburutegian txoko bat ere prestatu dute, kanpainaren barruan gomendatzen diren hainbat libururekin: