Maiatzaren 11an izan zen 16. Artisautza azokan eguraldia portatu zen eta giro ona izan genuen herriko kaleetan.
Orioko Udalak azokaren balorazio ona egiten du. Eguerdi partean eta arratsaldean batik bat jende ugari bildu zen herriko planzan, Goiko kalean eta eliza atarian.
Eskerrak aurreko egunean bota zuen euririk ikusteko aukerarik izan ez genuela eta ateri mantendu zuela eguraldiak. Arratsalde partean tantola batzuk erori baziren ere jendea kalera irtetera animatu zen.
Artisauek orokorrean oso balorazio ona egin dute, salmenta onak egin baitzituzten. beraietako zenbaitek ekarritako produktu denak saldu zituzten eta etxera ezer gabe itzuli ziren. Gehien saldu zutenak jakiak saltzen zituztenak izan ziren, euskal pastelak, sagar biskotxoak, nafarroako barazkiak eta gaztak. Bitxiak egiten dituzten artisauek ere salmenta onak izan zituzten.
Pena izan bazen ere, Goiko kalean euri arriskua zela eta beste urtetan baino artisau postu gutxiago jarri ziren. Bestalde, Goiko kaleko festa batzordeak bertan behera utzi zituen azken momentuan bere ekitaldi denak, bai haurren tailerra eta bigarren eskuko liburu azoka. Ea datorren urtean antolaketa hobeago bati esker beren presentzia izaten dugun.
Haurrek, bestalde, entretenitzeko aukera izan zuten. Asko izan ziren zesto tailerrera hurbildu zirenak eta bertan lanean jardun zirenak. Koloredun gatzen tailerrak ere arrakasta handia izan zuen.