Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan organo-kontzertua izango da igandean, abuztuak 7, Orioko Bariko San Nikolas parrokian. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta doan izango da.
Kontzertua Donostiako Musika Hamabostaldiak antolatu du Orioko Udalaren laguntzarekin.
Johannes Zeinler
Johannes Zeinler organo-jotzailea austriarra da. Gazte-gaztea den arren, dagoeneko sari ugari irabazi ditu nazioartean.
Estilo askotako obrez osatutako programa eskainiko du Orion eta musikagile hauen lanak joko ditu: Bach, Alain, Mozart eta Franck.