Orioko Udalak, Parrokiak eta Acitores organogileak antolatuta, Jose Manuel Azkue organo-jotzaile handiaren omenezko kontzertua izango da datorren ostiralean, ekainak 27. Kontzertua Orioko elizan izango da, 20:00etan hasita.
Omenaldi-kontzertuan organo-jotzaile ezagunek joko dute, gure inguru honetan erreferente direnak: Aitor Olea, Esther Iñiguez, Arkaitz Mendoza, Esteban Landart, Loreto Aramendi eta Xabier Lizaso oriotarra. Ana Belen Garciak ere jo behar zuen pieza bat; baina, azkenean, ezin izango du parte hartu.
KONTZERTUAREN PROGRAMA
Esteban Landart
J.S.Bach (1685-1750)………………………….Ein feste burg ist unser Gott (BWV 720)
Aitor Olea
Albert Alain (1880-1971) ……………………………….Toccata sur ” Cantemus Domino”
Arkaitz Mendoza
César Franck(1822-1890)……………….…………..……………………………..3. korala
Esther Iñiguez
Brahms (1833-1897) ……………..………op 122, 10. “Herzlich tut mich Verlangen
Loreto Aramendi
Charles Tournemire (1870-1939)..Choral- Improvisation sobre ” Victimae paschali”
Xabier Lizaso
Louis Vierne (1870-1937)…………..………………………..Westminsterreko Karriloia