Jostailu erabiliak trukatzeko azoka antolatu du Herrio natur taldeak

Urtero bezala, Herrio natur taldeak jostailu erabiliak trukatzeko azoka antolatu du.

JOSTAILUEN BILKETA

Azokarako jostailuak biltzeko bi egun jarri zituen Herrio taldeak: azaroaren 28a eta abenduaren 13a.

Azaroaren 28ko bilketa egin zuen Herriok bere garaian eta ostiral honetan, abenduak 13, egingo du bigarrena. Ostiraleko jostailu-bilketa Kosta tailerrean izango da 18:00etatik 20:00etara. Trukatzeko jostailu erabiliak dauzkaten herritarrak, hortaz, hara joan daitezke, beren jostailuak uztera.

JOSTAILUAK TRUKATZEKO EGUNA

Jostailuak trukatzeko eguna larunbata izango da, abenduaren 14a. Herrio taldekoak egun osoan izango dira Herriko Plazan: 10:30etik 13:30era, goizez; eta 15:30etik 18:00etara, arratsaldez). Euria ari badu, udal pilotalekuan egingo da jostailu-trukea.