Jostailu erabiliak trukatzeko azoka antolatu du Herrio taldeak

Urtero bezala, Herrio natur taldeak jostailu erabiliak trukatzeko azoka antolatu du. Aurtengoa azokaren bosgarren edizioa da.

JOSTAILUEN BILKETA

Azokarako jostailuak biltzeko, hiru egun jarri ditu Herrio taldeak:

  • Azaroaren 27an, ostegunarekin, Ikastolan izango dira, 16:30etik 17:30era.
  • Azaroaren 28an, ostiralarekin, Zaragueta eskolan izango dira, 16:00etatik 17:00etara.
  • Abenduaren 12an, ostiralarekin, Kosta tailerrean izango dira, 17:00etatik 19:00etara.

Trukatzeko jostailu erabiliak dauzkaten herritarrak, hortaz, hiru egun horietakoren batean joan daitezke, dagokion lekura, beren jostailuak uztera.

JOSTAILUAK TRUKATZEKO EGUNA

Behin jostailu erabiliak jasota, horiek trukatzeko, Herriok postu bat jarriko du Herriko Plazan edo pilotalekuan (eguraldiaren arabera), abenduaren 14an, igandearekin,10:30etik 15:00etara.