Abenduaren 17an, larunbatarekiin, jostailu erabilien azoka izango da egun osoan Herriko Plazan.
Azoka antolatzeko, herritarren laguntza eskatu nahi dute Herrio natur taldeko kideek: etxean erabiltzen ez dituzuen jostailuak badauzkazue, orain duzue aukera horiei erabilera berria emateko.
Jostailu erabilien azoka honen bidez, balore garrantzitsuak landu nahi dituzte Herrio natur taldekoek, elkartrukea eta berrerabilpena, eta Gabonetako gehiegizko kontsumoaz gogoeta eginaraztea.
Bilketa ostegunean
Azoka baino lehen jostailuak jaso nahi dituzte antolatzaileek. Bilketa eguna honako hau izango da:
Abenduak 15, osteguna, 18:00etatik 20:00etara, Kosta tailerrean.
Azokaren ordutegia
Biltzen dituzten jostailu guztiak abenduaren 17ko azokan jarriko dituzte ikusgai. Azoka zabalik izango da egun osoan plazan: goizean 10:30etik 13:30era eta arratsaldez 15:30etik 18:00etara.
Truke sistema
Bilketa egunean etxetik eramandako jostailuak sailkatu egingo dituzte Herrio taldekoek hiru koloretan: horia, urdina edo gorria. Nahi izanez gero koloretako txartel bat jasoko dute bertaratzen direnek, azoka egunean kolore bereko txartela duen beste jostailuren batekin trukatzeko. Horretarako, mahaietako jostailu guztiak ondo-ondo begiratu eta gustukoena aukeratzea izango dute.
Beste aukera bat izango da azokara hurbiltzen direnek egun horretan bertan etxetik eramandako jostailuak azokan jarritakoekin trukatzea.
Bestalde, larunbat arratsaldean, azken orduan, jostailurik eraman ez dutenek ?txartelik ez dutenek, alegia? gustuko duten jostailua etxera eramateko aukera izango dute.
Baldintzak
Ekimen honetan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:
Jostailuak osorik egon behar dute, egoera onean, norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan. Egoera txarrean dagoen jostailurik ez da jasoko.
Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin joan beharko dute.
Behin azoka amaitutakoan, inork eraman ez dituen jostailuak, irabazi asmorik gabeko erakunde batera bideratuko dira.