Juan Priede gogoan

Kontzentrazio isila deitu du Udalak ostiral iluntzerako

Orain dela urtebete, 2002ko martxoaren 21ean, hil zuen ETAk Juan Priede Perez Orioko zinegotzi sozialista.

Lehen urteurren honetan Orioko Udalak ordu laurdeneko kontzentrazio isila deitu du haren oroimenez eta omenez. Kontzentrazioa martxoaren 21ean egingo da, ostiralarekin, iluntzeko zortzietan hasita, herriko plazan.

Herritarrei dei egiten die alkateak kontzentrazio horretan parte har dezaten.