Izozkiak saltzeko kioskoak

Kioskoa jarri nahi dutenek apirilaren 4a baino lehen eman behar dute izena

Aste Santuan eta udako denboraldian hondartzako bidean izozkiak eta freskagarriak saltzeko kioskoa instalatu nahi dutenek eskaria aurkeztu behar dute udaletxeko bulegoetan. Eskaria aurkezteko azken eguna apirilaren 4a izango da.

Udalak orain bi urte onartu zuen izozkiak saltzeko postuei buruzko udal ordenantza, eta ordenantza horretan zehaztutakoaren arabera banatuko ditu beharrezko baimenak. Ordenantza horiek udal bulegoetan eskura daitezke edo, bestela, hemen klikatuz.